Konekta

EMAITZEN ATALA

Atal honetan, lehenik joko matematikoen bilduma osatzen duten ariketen ebazpen arrazoituak ematen dira, eta orrialde honen eskuin aldean zehazki, NORA + ZOAZ = IRATI adibidearen ebazpen jarraibidea. Bertan bestetik, hizki bakoitzari dagokion zenbaki balioaren zergatia adierazten da.

Begiratu ondo NORA + ZOAZ = IRATI ariketan ematen diren ebazpen urratsak, behar hainbat aldiz eta ondo ulertu arte. Gainerako jokoek zailtasun gehiago edota gutxiago izan dezakete, baina ebazpen-jarduera berdina beti ere.

Adi ordea! Ez jo atal honetara eskuartean duzun ariketa behar hainbat aldiz, eta alde guztietatik ondo aztertu aurretik. Asmatu ezinean bazabiltza ordea, eta laguntza gehigarri bila emaitzen atalera jotzen baduzu, ez zaizu ariketaren ebazpen osoa bat-batean emango, urratsez urrats baizik, aldiko hizki bakar bat edota hizki-multzo jakin baten ebazpena baino ez. Agian, laguntza txiki horren bidez gai izango zara ezinetik atera eta gainontzekoa gainditzeko.

Hizki multzo jakin baten ebazpena esan dugu, zeren gure NORA + ZOAZ = IRATI adibidean R eta T hizkiekin gertatu zaigun bezala, sarritan, bi edo hiru hizkien balioak aldi berean aurkituko bai ditugu.

-----------------------------------

Baina hori bai! Berriro diot, ez ahaztu hizki bakoitzari zenbaki bat bakarra dagokiola eta ebazpena guztiz arrazoitua eta matematikoa izateaz gain, ariketa bakoitzak emaitza bakarra izan behar duela. Ariketa batek bi emaitza ezberdin onartzen baditu, ariketa hori ez litzateke ongi egituratua egongo. Horrelakoetan, jo ezazu hurrengo orrialdeko “IRITZIAK ETA ORRAZKERA” atalera eta eman horren berri, zuzendu ahal izateko. Eskerrik asko.

ADIERAZPENA

Ondoko NORA + ZOAZ = GAUR batuketaren hizki bakoitzari zenbaki bat dagokio. Zein da eta zergatik? Batuketa horren azpian duzun laukitxoetan ipin ezazu, zure ustez, zenbaki horietako bakoitzari dagokion hizkia, edota ipinia azaltzen bada, har ezazu aurrez ematen zaizun laguntza modura. Zenbaki bati hizkirik ez dagokionean ipin iezaiozu Ø ikurra.

1. laguntza: Z eta Ø

2. laguntza: R < A

3. laguntza:

4. laguntza:

5. laguntza:


N O R A
+ Z O A Z
---------
I R A T I


0123456789
RIONAT ZØ

I = 1Eramana da.
A = 4A + Z = I edo 4 + 7 = 11.
O = 2O + O = A edo 2 + 2 = 4. O % 7 da, zeren zenbaki hori hartua dago.
R = ZeroR + A + eramana = T edo zero + 4 + 1 = 5.
T = 5R = 5 eta T = zero ere izan zitezkeen, baina bigarren laguntzak R < A dio, eta horretaz gain, ez du eramanik sortu behar.
N = 3N + Z = R edo 3 + 7 = 10. Ez du eramanik.

HASIERA ATZERA ARIKETA MATEMATIKOAK IRITZIAK ETA ZUZENKETAK IRTEN