Konekta

EUSKERA


Kaixo lagun, euskalduna bazara, orrialde hau ez dago (da) zuri zuzendua. Erdalduna bazara ordea, agian atzerritarra (Erresuma Batua, Egipto, Txina, etab.), ziur naiz, aurrean duzun HIZKIEN MATEMATIKA deritzon bilduma hau zein hizkuntzatan egina ote dagoen galdetuko duzula. Horra hor bada, zenbait argibide zure jakin-mina asetzeko. Ongi etorri.ZZZZ

Lan hau, EUSKARA deritzon hizkuntzan egina dago. Euskara, eta labur esateko, aurrehistoriatik gaur arte, Pirinio mendarte inguruko biztanleen hizkuntza izan da. Pirinio mendartea, Frantzia Estatuaren hego-mendebalde eta Espainia Estatuaren iparraldeko bi estatuen artean dago (kokatua), eta bertan Euskal Herria dugu. Gaur egun, Euskal herria bitan banatua dago, non Ipar Euskal Herriak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lurraldeak hartzen dituen, eta Hego Euskal Herriak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Antzine(t)an ordea, euskara mintzatzen zen lur eremua, gaur egungoa baino zabalagoa zen bere norabide guztietara, eta hipotesia bada ere, zenbait hizkuntzalariren esanetan, euskararen aurrekaria edo aintzin euskara luze zabaldu zen Europan barrena, azken Izozte Aro ostean klima aldatu eta hobetu zenean. ZZZZ

Euskararen jatorriak izugarri kezkatu izan ditu munduko hizkuntzalariak, eta ikertzaile asko saiatu diren arren bere jatorria eta sustraien nondik-norakoak argitzen, oraindik, egia esan, argitu gabeko enigma bat da, eta hala izaten jarraituko du aurrerantzean ere. ZZZZ

Munduan 17 hizkuntza ahaide dira guztira, eta hamazazpi ahaide horietako hiru Europan ditugu: Indoeuroparra, Uralo-altaikoa eta Euskara. Bestetik, Europan 500 bat hizkuntza eta dialekto dira guztira, eta den-denak, euskara izan ezik, indoeuropar eta uralo-altaiko ahaide handi horien senideak dira. Euskara, Europako hiru ahaideetako bat den arren ez zaio munduan zehar diren beste hizkuntzekin antzekotasunik aurkitu. Euskara, hizkuntza bakartua izan da nonbait. Hau da, hurbileko ahaide edota historiko ezein hizkuntzekin harreman zuzenik izan ez duena. Hortaz euskara, mendebaldeko Europan sustrairik luzeenak dituen hizkuntza den arren, sailkaezina da. ZZZZ

Zerbait zehatzagoa aipatzearren, eta hauek ere hipotesiak izaten jarraitzen duten arren, zenbait antropologo eta etnologo adituek, gertu dugun Atapuercako indusketako aurkikuntzak direla eta, behe paleolitoan, Pirinio mendarte inguruko gizakia 200.000 urte baino atzerago kokatzen duten bitartean, Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariaren eta aditu gehienen iritziz euskararen aurretikoa paleolitoan kokatzea urrutiegi joatea litzatekeen bitartean, aditu ausartagoen baitan, iluntasun horretan legoke aintzin euskararen sorrera. Badira azkenik, euskara Pirinio mendarte inguruan bertan sortu, eta betidanik hor bizi izan den hizkuntza dela diotenak ere. Besteak beste, euskara ez da kanpotik etorria zioen Koldo Mitxelena hizkuntzalariak.ZZZZ

Hortaz, eta hemen adierazitakoaren harira, euskara ez da hizkuntza bat soilik, denboraren joanari aurre egin eta mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza bakarra ere bada. Hori, adituen hitzetan, gertaera itzela izateaz gain, ulertezina ere bada, hainbat hizkuntza handi, sendo eta zabalduak galdu direnean, euskarak bizirik jardun izana milaka urtetan zehar Europako txoko eder horretan. Harago oraindik, euskara, hizkuntza altxor bat da, eta bere etorkizuna hiztun garenon baitan dago.ZZZZ

ZZZZ

ATZERA EBAZPEN ATALA IRTEN