Konekta

EBAZTE ATALA

EBAZTE ATALAZZZZ

ZZZZ

Atal honetan, joko matematikoen bilduma osatzen duten ariketak dituzu eskuragarri, eta orrialde honen eskuinaldean zehazki, lehen aipatutako adibideetako bat. ZZZZ

Eskuin goialdean ariketaren adierazpena duzu lehenik, ondoren, jolas-jardueran sartu aurretik osatu behar diren “POSTA” eta “ERABILTZAILEA” dioten laukitxoak. Eta ez ahaztu ipini dituzunak, zeren beste batean jokoan sartzeko beharko bai dituzu. Ostean, jardun nahi den ariketa mota, zailtasun maila eta ariketa zenbakia daude aukeran. Gero, aurrez ematen zaizkizun laguntzak ageri dira, non gehienez ere bost laguntza izango diren. Gure honetan, lehen laguntzan Z eta Y ditugu eta bigarren laguntzan R & A.ZZZZ

Jarraian, esaldi bat ematen da hizkien batuketa modura ipinita, non hizki bakoitzari zenbaki bat dagokion. NORA + ZOAZ = IRATI hizkien batuketa hain zuzen ere. Hizkiekin jostatuz, horietako bakoitzaren balioa aurkitu behar da eta eman diren balio horien zergatiak adierazi.ZZZZ

Gure adibidean esate baterako, NORA + ZOAZ = IRATI hizki batuketaren azpiko laukian, zure ustez, zenbaki horietako bakoitzari dagokion hizkia kokatu behar duzu. Dagoeneko ordea, zenbaki horietako baten azpian hizki bat ipinita azaltzen bada, aurrez ematen zaizun laguntza da, eta zenbaki bati hizkirik ez badagokio ipini Ø ikurra. Ariketa honetan, lehenago esan bezala, Z = 7 eta 8 = Ø laguntzak ematen dira. Hizkien batuketa osatzen duten gainerako N, O, R, A, I, eta T hizkien balioa aurkitzea zuri dagokizu.ZZZZ

Bukatzeko, eta zailtasunak zailtasun, bertan dugun NORA + ZOAZ = IRATI esaldia bezala, gerora izango ditugunak ere hiru edota lau hitzetara mugaturik egoteaz gain, gehienez ere 10 hizki ezberdinez osatuak egon behar dute. Muga horrek, zenbait esaldi eder albora uztea behartu gaitu. Esate baterako, GERTU + BEHAR = ZINTUZKET, zein 12 hizki ezberdinez osatua dagoen, edota GAZTEAK + BALEKI + ZAHARRAK = BALEZA, zein 11 hizkiz osatua dagoen baita ere.ZZZZ

Azkenik, eskuin behealdean, ”ONGI BURUTU DUT?”, “EMAITZEN ATALA”, “HASIERA”, “AURRERA”, “ATZERA”, “IRTEN” eta “IRITZIAK ETA ORRAZKERA” aukerak dituzu. Lauki horietako bakoitzean klikatuz atal horietan sartzen zara. ZZZZ

Emaitzen atalera jo aurretik ordea, hori bai, kontu izan erantzunak korapilatsuak eta nahasiak diruditen arren begien aurrean ditugula. Saiatu bada, zeure erritmoan aritu eta nahi adina denbora hartuaz, emaitza arrazoituak aurkitzen.ZZZZ

ZZZZ

ADIERAZPENA

vfrZZZZ

ADIERAZPENAZZZZ

ZZZZ

Batuketa honetako hizki bakoitzari zenbaki bat dagokio. Zein da eta zergatik? Ondoko laukian duzun zenbaki bakoitzaren azpian ipini ezazu, zure ustez, horietako bakoitzari dagokion hizkia, edota ipinia azaltzen bada, aurrez ematen zaizun laguntza da. Zenbaki bati hizkirik ez dagokionean ipini Ø ikurra.ZZZZ

ZZZZ

1. laguntza: Z eta Ø

2. laguntza: R < A

3. laguntza:

4. laguntza:

5. laguntza:


N O R A
+ Z O A Z
---------
I R A T I


0123456789
ZØ

HASIERA ATZERA EMAITZEN ATALA EUSKERA IRTEN