LEHEN ADIERAZPENA (LEHEN ADIERAZPEN ATALA)
Atal honetan, HIZKIEN MATEMATIKA jokoak zertan datzan adierazten da. Orrialde honen eskuin aldean ariketetako bat, IZAN + BEDI = BAKEA adibidea ebazteko argibideak ematen dira.
Jolas-jardueran sartu aurretik pantailaren goiko zatiaren eskuin aldean “POSTA” eta “ERABILTZAILEA” dioten laukitxoak ditugu lehenik. Ez ahaztu ipinitako erabiltzailea, beste batean jokoan sartzeko beharko baitugu eta.
Hala ere, laukitxo horiek bete gabe ere jostatu gaitezke, baina horiek betetzeak zenbait onura izango ditu. Esate baterako, laguntzarik gabe gainditu ditugun ariketa zerrenda ikusteko aukera; erabili dugun denbora; norgehiagoka sailkapena; etab.
Ondoren, lehen koadroan, “AUKERATU LANDU NAHI DUZUN ARIKETA” azaltzen zaigu argi keinukariz nabarmendua. Horren azpian bestetik, “Aukeratu ariketa mota” dio, non hiru aukera ematen diren bertan: 1- Bi batugaiko batuketak; 2- Hiru batugaiko batuketak, eta 3- Kenketak. Hor, hiru aukera horietako bat klikatu behar dugu. Gure adibidean 1 zenbakia duen bi batugaiko batuketa aukeratu dugu.
Ostean, “Aukeratu zailtasun maila” dio, non 1tetik 9ra bitarteko zailtasun aukerak agertzen diren. Kontu izan ordea! zenbat eta zenbaki handiagoa klikatu, orduan eta zailagoa izango da aukeratzen dugun ariketa. Oraingoan, gure adibidean, 5. zailtasuna aukeratu dugu.
Ariketa mota eta zailtasun maila, bi aukera horiek klikatu ondoren, bigarren koadro bat azalduko da, eskuin aldean ikus dezakegun bezala. Bertan agertzen den ariketa zerrenda, guk aukeratu dugun bi batugaiko batuketa, eta 5. zailtasun mailari dagokiona da. Azkenik, zerrenda horretako ariketa jakin bat klikatu bezain laster, ariketa zerrenda hori desagertu, eta … (HURRENGO ATALEAN JARRAITZEN DU)
AUKERATU LANDU NAHI DUZUN ARIKETA
| Aukeratu ariketa mota .....: |
| Aukeratu zailtasun maila .....: |