Konekta

BIGARREN ADIERAZPENA (BIGARREN ADIERAZPEN ATALA)

Aurreko atalean esaten genuen, eskuin aldeko lehen koadroan (laukian) ariketa mota, zailtasun maila, eta azkenik, ariketa jakin bat klikatu bezain laster, aurrean izan dugun ariketa zerrenda desagertu, eta lehen koadroaren hasieran “AUKERATU LANDU NAHI DUZUN ARIKETA” zioen oharraren ordez, “HAU DA AUKERATU DUZUN ARIKETA” dioen mezu berria agertzeaz gain, aukeratu dugun “IZAN + BEDI = BAKEA” ariketa agertuko zaigu bat batean, hizkien batuketa modura ipinita. Aldi berean ere, ariketa horri dagokion zenbakia ikusiko dugu ezarrita, lehen koadroko “Aukeratu ariketa zenbakia” dioen laukitxoan.

Ariketa mota, zailtasun maila, eta ariketa jakin bat banan bana bete beharrean ordea, landu nahi dugun ariketaren zenbakia aurrez ezagutzen badugu, zuzenean jo dezakegu “Aukeratu ariketa zenbakia” dioen laukitxora eta bertan ezarri, zenbaki hori.

Ondoren, aukeratu dugun ariketa aurrean dugula, batuketa hori osatzen duten hizkiekin jostatuz, horietako bakoitzaren balioa aurkitzea dagokigu, eta ematen diegun balioen zergatiak adieraztea baita ere.

Batuketa horren ezker aldean, ikusi daitekeenez, aurrez ematen zaizkigun laguntzak ageri dira, non gehienez ere bost laguntza izango diren. Lehen laguntzak zenbait hizkien balioak zuzenean eta gorriz emango ditu beti, eta beste laguntzek, batuketa horrek bete behar dituen baldintzak azaltzen ditu, bere eskuin aldeko batuketak izango duen kolore berberean. Gure honetan, esate baterako, lehen laguntzan A, K eta Ø ditugu gorriz, eta bigarren laguntzan E < Z morean.

IZAN + BEDI = BAKEA batuketaren azpiko laukitxoetan, gure ustez, zenbaki horietako bakoitzari dagokion hizkia kokatu behar dugu. Dagoeneko ordea, zenbaki horietako baten azpian hizki bat ipinita azaltzen bada, aurrez ematen zaigun laguntza izango da, eta zenbaki bati hizkirik ez badagokio Ø ikurra ipiniko diogu. Gure ariketa honetan esate baterako, A = Zero, K = 3 eta 9 = Ø laguntzak ematen dira. Hortaz, batuketa hori osatzen duten gainerako I, Z, N, B, E eta D hizkien balioa aurkitzea guri dagokigu.

Azkenik, behealdean, hizki horietako bakoitzari dagokion ebazpen arrazoituak ematen dira. Guk ere, gure jako matematikoen jardueran, hor ipini beharko ditugu lantzen ditugun ariketen ebazpen arrazoitu eta hizkien balioak.

Begiratu ondo IZAN + BEDI = BAKEA ariketa honetan ematen diren ebazpen urratsak, behar hainbat aldiz eta ondo ulertu arte. Gainerako jokoek zailtasun gehiago edota gutxiago izan dezakete, baina ebazpen-jarduera berdina beti ere.

Ariketa baten ebazpena ezin asmatu bagabiltza ordea, eta laguntza gehigarri bat eskatzen badugu, ez zaigu ariketa horren ebazpen osoa bat-batean emango, urratsez urrats baizik, aldiko hizki bakar bat edota hizki-multzo jakin baten ebazpena baino ez. Hizki multzo jakin bat esan dugu, zeren gure IZAN + BEDI = BAKEA adibidean Z eta E hizkiekin gertatu zaigun bezala, sarritan, bi edo hiru hizkien balioak aldi berean aurkitzea egokituko zaigu.

Hortaz, eta laguntza ezin bestekoa badugu, ”Eman lehen laguntza” klikatu ondoren, orain arte lortu dugunaren hurrengo urratsa emateko behar dugun laguntza soilik emango da “Landu A hizkia” esanaz esate baterako. Laguntza hori jaso ondoren, hala ere, ezinean jarraitzen badugu, eta bigarren laguntza baten beharra bagenu, ”Eman bigarren laguntza” klikatu orduko, lehenago lehen laguntzan eman den “A” hizkiaren ebazpen arrazoitua izango dugu oraingo honetan. Laguntzak, aurrerantzean ere, bi izango dira lantzen den batuketa bakoitzak dituen hizki bakoitzeko.

Adi ordea! Ez jo atal honetara eskuartean dugun ariketa behar hainbat aldiz, eta alde guztietatik ondo aztertu aurretik. Agian, jaso ditugun lehen eta bigarren laguntza horiekin gai izango gara ezinetik atera eta gainontzekoa osatzeko.

Emaitzen atalera jo aurretik, berriro diot, kontu izan erantzunak korapilatsuak eta nahasiak diruditen arren begien aurrean ditugula. Saiatu bada, zeure erritmoan aritu eta nahi adina denbora hartuaz, emaitza arrazoituak aurkitzen.

Baina hori bai! ez ahaztu hizki bakoitzari zenbaki bat bakarra dagokiola eta ebazpena guztiz arrazoitua eta matematikoa izateaz gain, ariketa bakoitzak emaitza bakarra izan behar duela. Ariketa batek bi emaitza ezberdin onartzen baditu, ariketa hori ez legoke ongi egituratua. Horrelakoetan, jo dezagun “IRITZIAK ETA ZUZENKETAK” atalera eta eman horren berri, zuzendua izan dadin. Eskerrik asko.

HAU DA AUKERATU DUZUN ARIKETA

Aukeratu ariketa mota .....:
Aukeratu zailtasun maila .....:

1. Laguntza:  A, K eta
2. Laguntza:  E < Z
3. Laguntza: 
4. Laguntza: 
5. Laguntza: 
I Z A N
+ B E D I
B A K E A
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Eramana da.

I + B + eramana = A edo 8 + 1 + 1 = 10. A = 9 ere izan zitekeen eramanik izango ez balu, baina 9 zenbakia hartua egoteaz gain, eramana izango du, eskuin aldeko batuketan, geratzen diren zenbakiekin, Z + E = K = 13 izan behar du eta.

N + I = A edo 2 + 8 = 10.

Z + E = K edo 7 + 6 = 13. Ez du eramanik izango, eskuin aldeko A + D = E batuketan A = zero baita. Z = 6 eta E = 7 ere izan zitezkeen, baina bigarren laguntzak E < Z dio.

A + D + eramana = E edo zero + 5 + 1 = 6. Eramana du. D eta E hizkiak ondoz ondoko zenbakiak dira.


HASIERA EUSKARA AURKEZPENA LEHEN ADIERAZPENA EBAZPENA IRITZIAK ETA ZUZENKETAK IRTEN